1 resultado para stain

em Archivo Digital para la Docencia y la Investigación - Repositorio Institucional de la Universidad del País Vasco


Relevância:

10.00% 10.00%

Publicador:

Resumo:

[EUS] Atrox konplexuko espezieen barruan, Bothrops leucurus (Wagler, 1824) Bahia estatuko oihan atlantikoko sugegorri espezie arruntena da. Polimorfikoa da eta ezaugarri geografikoekin, ontogenikoekin eta sexuarekin erlazionatutako kolore aldakortasuna aurkezten du. Jadanik hainbat ikerketa burutu dira kontinenteko populazioei buruz, baina, oraindik ez da lanik egin BTS badiako populazio uhartetarrekin. Lan honen xedea Bothrops aff. leucurus populazio uhartetarraren deskribapena burutzea izan da, orbanen ereduetan, folidosian eta gorputz tamainan oinarriturik. Lagin tamaina erlatiboki txikia izanik (n=20), Student t testeko emaitzak type II erroreen menpe daude eta kontinenteko eta uharteko populazioen arteko ezberdintasunak estatistikoki ikertu izan ez diren arren, gure datuak garrantzia dute. Izan ere, ikerketa sakonagoetan oinarri bezala erabili ahal izango dira. Biometriari dagokionez, gure populazio uhartetarrean batazbesteko MKL txikiagoa ikusi dugu eta balioen tarteak murritzagoak dira. Ez da sexuen arteko ezberdintasun esangarririk topatu gorputzeko neurrientzat. Folidosian (ezkata zenbateka) lortutako datuak, beste autoreek Bothrops leucurus-entzat deskribatutako parametroekin bat datozen arren, gure laginak ezkata tarte mugatuagoak ageri ditu. Orban ereduak ale guztietan behatu eta irudikatu ostean, oro har bi eredu ezberdindu eta deskribatzea posible izan da. Behatuak izan diren ezberdintasunak, uhartetako baliagai-hornidura mugatuen ondorio gisa uler daitezke, izan ere, halako baldintzetan ale txikiagoak positiboki hautatuak izango liratekeelako.